Ramuntxo Trinkete Kluba da antolatzailea eta 23 bikote ari dira parte hartzen, hamahiru Lehen Mailan eta beste hamar Bigarren Mailan.
Irungo Ramuntxo Trinkete Klubak antolata, paleta gomako Paletas Vasquito XX. Txingudi Txapelketako lehen fasea amaituko da asteburuan eta final laurdenetara sailkatuko diren lehen mailako bikoteak zehaztuta geratuko dira —bigarren mailako lehen fasea aurretik bukatu zuten—.
Lehen mailan, dagoeneko bost bikotek lortu dute aurrera egitea (Monserrat-Pablos, Larrarte-Mancisidor, Pedroarena-Oroz, Sorzabalbere-Arrospide eta Ayesa-Lara) eta azken hiru postuengatik lau bikote lehiatuko dira asteburu honetan: Eslava-Purroy Kampo-Telletxearen kontra eta Sergio-Bombin Letamendia-Mutuberria II.
Bigarren Mailako final laurdenak zewhaztuta geratu ziren aurretik. Horrela geratu da finalerdietara sailkatzeko partiden gurutzaketa:
- Aramburu-Dussaubalt / Gorka-Urturi
- Donazar-Perez / Alonso-Arruabarrena
- Gastaminza-Andueza / Fede-Andres
- Garmendia-Portilla I / Arabolaza I-Arabolaza II