Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondarribian, Etiopiako pintxoak

'Town of runners' dokumentala proiektatuko dute ostiralean Itsas Etxean. Hainbat sukadarik bat egin dute Etiopia-Utopia elkartearen proiektuarekin eta Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak saltzen ari dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2014/11/06
Egitasmoarekin bat egin duten sukaldariak, Itsas Etxe kanpoan

Egitasmoarekin bat egin duten sukaldariak, Itsas Etxe kanpoan

Behobia-Donostia herri lasterketa egingo den aste berean, kirola eta elkartasuna eskutik emanda sartuko dira ostiral honetan Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Etiopia-Utopia elkarteak antolatuta, Town of runners dokumentala proiektatuko dute eta ondoren mahai-ingurua egingo dute, filmeko protagonisten parte hartzearekin eta Joseba Sarriegik moderatuta. Bekoji herrian (Etiopia) kokatzen da Town of runners. Addis Adeba hiruburutik 250 kilometro hegoaldera dago, 17.000 biztanleko herria da eta distantzia luzeko hainbat munduko marken egile eta txapeldun olinpiko bertan jaioak dira. Herri txikia bada ere, atletismorako baldintza oso onak dituen eremua da, eta korrikalari asko joaten da bertara entrenatzera. Etiopia-Utopiako Nacho Egurenen esanetan, “Town of Runners proiektuaren azken xedea Bekoji herri etiope xumearen garapena sustatzea da; herria oso berezia da, atletismo alorrean garrantzi handikoa baita”. 2012an dokumentala grabatu zuten Bekojin, “herri horretan atletismoan gertatzen den mirariari buruz”, eta ostiral honetan proiektatuko dute Itsas Etxean. Sarrerak 4 euro balio du. Pintxo solidarioak Joan den astean Irunen proiekatu zuten Town of runners eta beste hainbat herritan ere emango dute. Bitartean, dokumentaleko protagonistak diren Biruk Fikadu eta Sentayehu Eshetu kirolariak Hondarribian daude hamar egunez eta herriko hainbat sukaldari hurbildu zaizkie laguntza eskainiz. Danontzateko Gorka Irisarriren ekimenez, herriko zenbait tabernetan Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak dastatu daitezke egunotan. Honako tabernetan eros daitezke Etiopiako pintxoak: Ardoka, Ignacio, Sardara, Txantxangorri, Gran Sol, Aizpea eta Danontzat; Irungo Kabigorrik ere bat egin du egitasmoarekin. Itsas Etxeko ekitaldiaren etekinak bezala, pintxoekin lortzen den dirua Bekoji herrian garapen proiektuak burutzera bideratuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.