Manifestazioa egin dute Portuan Elgorriagaren atxiloketa salatzeko
Ehun bat lagun elkartu zen atzo ere, Tomas Elgorriagaren atxiloketa salatzeko Hondarribiko Portu auzoan eginiko manifestazioan. Ostiralean atxilotu zuten Elgorriaga, eta Mannheimeko presondegian sartu dute. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean eta igandean San Pedro kalean, eta manifestazioa atzo.