Kolonbia, Kurdistan, Nepal eta Palestina, hizpide XX. Herrien Astean
Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.
- Kolonbia desplazatua, Carmen Caballeroren argazki erakusketa Mikelazulon.
- 19:00etan, Mikelazulon: Kolonbia ikustezina dokumentala. Komunikabide hegemonikoek erakusten ez duten Kolonbia azaldu du Unai Aranzadi zuzendariak: 5.000.000 desplazatu, 100.000 desagertu, 3.000 sindikalista hilak eta urteko 10.000 hilketa politiko. Kolonbiako Central Unitaria de Trabajadores sindikatuko Felix Barrios Garciak (Asturiasen errefuxiatua dago) aurkeztuko du.
- 19:00etan, Mikelazulon: Mugimendu sozialak eta bake prozesuak (Kolonbia eta Euskadi). Lokarriko Paul Rios eta Felix Garcia Barrios CUTekoa izango dira hizlariak.
- 19:00etan, Mikelazulon: Palestina Informea. Nazioarteko ordezkaritza bat dago hilaren 1etik 9ra Palestinako nekazarien eskubideak behatzen. Informearen berri emango dute. Via Campesinak, Mikelazulok eta beste hainbat eragilek antolatu dute ordezkaritza.
- 19:00etan, Mikelazulon: Siriako Kurdistanen zatian izandako brigadista talde baten esperientzia.
- 19:00etan, Txintxarri elkartean: Banaiz Bagararen eskutik, Nepalgo afaria. Elkarteak euskarazko eskolak ematen dizkie etorkinei Gipuzkoako hamar herritan.