Gasteizko San Martin auzoan aurkitu du Ertzaintzak ustezko biktima, eta haren bikotekide ohia atxilo eraman dute. Etzirako ostegunarekin luzatu du plataformak deialdia Zabaltza plazan, 19:30ean.
Geltoki kalean izandako erasoa salatzeko elkarretaratzea
Txingudi Anti Sexista plataformak kontzentraziora deitu ditu irundarrak eta hondarribiarrak Gasteizen izandako ustezko genero hilketa salatzeko asmoz. Etzirako ostegunarekin antolatu dute deialdia Zabaltza plazan, 19:30ean.
Emakumea Gasteizko San Martin auzoan topatu du Ertzaintzak. Hilda zegoen ustezko biktima eta bikotekide ohia atxilo eraman dute ertzainek. EFE berri agentziak hilketa sexista dela plazaratu arren,
Berria.eus atariak argitaratutakoaren arabera, hipotesi guztiak zabalik daudela adierazi du Ertzaintzak.