Garagardo gauarekin ospatuko Txintxarri elkarteak 30. urteurrena
21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute.
Larunbatekoa garagardo jai “berezia” izango dela ziurtatu dute elkarteko kideek. 21:00etan hasiko da gaualdia, hitzaldi txiki batekin, eta maltak eta lupuluak ikusiko dituzte eta garagardoa nola egiten den azalduko diete. Ondoren, entsalada, ukondoa eta postrea afalduko dute. Otorduak irauten duen artean, garagardo dastaketa gidatua egingo dute, Ipa, Stout, Red Ale eta Pale Ale motako artisau garagardoak dastatzeko aukera izango dute, inportaziozkoez gain.
Afarirako txartelak 23 balio ditu, eta Arkaitzan edota De Cyne Reyna tabernan eros ahal izango da.