Galtzarabordako kiroldegian haurrentzako tailerrak egiten jarraituko dute azaroan ere
2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.
- Azaroak 8: Tentsioa askatzen.
- Azaroak 15: Musikarekin jolasean.
- Azaroak 22: Igerilekuan jolasean.
- Azaroak 29: Kirol egokitua.