Sozialistek ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. "Boterea ukitzearen ondorioz da", esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.
Sozialistek
ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. “Boterea ukitzearen ondorioz da”, esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.
Atlantikaldia babestea ez du begi onez ikusten PSE-EEk. “Zergatik sustatzen dute, madalenak pasa eta bi hilabetera, jaiak eurak baino garestiagoa den jaialdia?”, galdetu du Rodriguezek. Gainera, udaletik kanpoko enpresak kontratatzea, edukiontzi marroiak erostea eta Dantzagunearen proiektua gaitzetsi dituzte.
Horretan inbertitutako dirua beharrizana duten errenteriarretan gastatu behar zela uste dute sozialistek. “Boterean ez bazeundete, esaten ari zaretenaren kontrakoa esateko libre izango zinatekete. Beste garai batean horrela zen”, gaineratu dute. “Bildu dirua xahutzen” ari dela uste dute. Ziurtatu duenez, sozialistak “lehen minututik koherente” izan dira.
Ordenantza fiskalak
Rodriguezek gaineratu duenez, eurek ordenantza fiskalen proposamena talde politiko guztiei helarazi zieten. “Adostasuna lortu ez bazen udal gobernu taldeak hala nahi izan zuelako izan zen”, esan du. Herritarrei karga fiskalak arindu behar zaizkiela uste du bozeramale sozialistak, eta euren proposamenak “oreka ekonomikoa” ziurtatzen duela.