Irungo Udalaren Gizarte Ongizate arloak 14 urtetik gorako emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 21erako eta 22rako; saio praktikoak eta teorikoak osatuko dute ikastaroa.
Irungo Tokiko Gobernuaren Gizarte Ongizate arloak autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 21erako eta 22rako. 14 urtetik gorako emakume orori bideratutako saio teoriko eta praktikoa izango da, eta parte hartzaileei zenbait teknika irakastean datza, “egunerokoa seguruago, indartsuago eta konfiantzaz” egiten laguntzeko.
Maitane Monroy fisioterapeutak eta indarkeria sexistan adituak emango du ikastaroa. 1998az geroztik sexismoa ardatz duten autodefentsa ikastaroak ematen ditu Monroyk.
Ikastaroa 14 urtetik gorako emakume guztiei zuzenduta dago eta era intentsiboan garatzen da bi egunetan zehar (azaroak 21 eta 22). Lehen eguneko ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da, eta bigarrenekoa, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Hala, teoria lehen egunean emango da Ikust Alaia liburutegian; praktika aldiz, Azken Portu kiroldegian burutuko da.
Izena emateko interesa duten lagunek hilaren 15era arte egin dezakete 010 telefono zenbakian edo
internet bidez.