Zenbait ekarpen egin nahi dizkio EH Bilduk aurrekontu parte hartzaileei
PSEren udal gobernuaren eta EH Bilduren arteko desadostasunak hazten doaz aurrekontu parte hartzaileen aferan. Komunikabideen bidez iniziatiba ezagutu izana kritikatu du koalizio abertzaleak, baina hala ere, zenbait proposamen egin ditu.
- Dinamizazioa gauzatzeko kontratatua izan den enpresari aurkezpena eta dokumentazio guztia elebitan aurkeztea. Izan ere, “talde politikoei pasa zaigun informazioa gaztelera hutsean baitago”.
- Deitutako bost bileretan bi hizkuntzen erabilera bermatzeko eskaria luzatu du koalizioak, “horretarako beharrezko baliabide edo bitartekoak jarriz”.
- Alkatearen “protagonismoa gehiegizkoa” dela iritzita, “bileren metodologian lehen puntu bezala proposatzen den alkatearen sarrera Alkatea Auzoetan proiektuari lotua ez egotea eskatu nahi dugu”.
- Zalantzak argitzea: Non, nola eta nork erabakiko duen proposamenak gauzatu ala ez; proposamenak eztabaidatzeko gunerik izango ote den…
- Azkenik, prozesu erabakitzailea izanda, osoko bilkuraren onarpena litzake azken urratsa. Hala ere, “horretarako ezinbesteko da udal talde guztiek prozesu honetatik ateratako ondorioak edo lehentasunak onartzea. Guzti hau prozesua abian jarri baino lehen egin behar dela uste dugu”.