Merka2dasoaren 2014ko azken hitzordua izango da biharkoa. Zaborra gutxitze aldera berrerabilpenaren kultura bultzatzea da xede nagusia, Txinzerren arabera.

Iazko Merka2dasoaren irudia
Merka2dasoa eskualdeko bigarren eskuko azoka antolatu du biharko Txingudiko Zerbitzuak-ek, Zabaltza plazan 10:00ak eta 14:00ak artean. Hainbat karpa jarriko dituzte bertan, gobernuz kanpoko erakundeak (GKE), ikastetxeak, elkarteak eta partikularrak stand ezberdinetan bilduz. Hondakinen sorrera murriztu aldera, objektuei beste bizitza bat ematea eta ildo horretan berrerabilpenaren kultura sustatzea dira eskualdeko azokaren helburuak.
Saltokiez gain, informazio gune bat eta partikularrei zuzendutako salmentarako gordailu bat ere izango dira bertan. Arropa izan ezik edozein material eraman ahal dute interesatuek. Partikularren kasuan, 09:00ak eta 10:00ak bitartean joan beharko dute gordailu gunera.
2009. urtean ekin zion Txinzerrek Merka2dasoa azoka antolatzeari eta geroztik “oso harrera ona izan duela” onartu dute.