Zinema Zabalduz zikloa hasiko da gaur, Niessen Zinemak, erretiratuen elkarteek eta Errenteriako Udalak antolatuta. Kultura hirugarren adineko pertsonei hurbiltzea zein elkarrekintzetarako gune bat sortzea da helburua.
Errenteria-Oreretako zinema aretoetan izango dira saioak. 17:30ean kafea banatuko diete hurbiltzen direnei, eta 18:00etan hasiko da filmaren emisioa. Prezioa 2,4 eurokoa izango da, hiriko erretiratuen elkarteetako 3.500 bazkideentzat. Gaur
Un viaje de diez metros filma emango dute. Bi astean behin, ostegunetan, emango dituzte filmak.