Trafiko aldaketak etzi Txingudi Korrika dela eta
Txingudi Korrika Hendaia eta Hondarribia lotzen dituen lasterketaren harira, zenbait aldaketa izango dira trafikoan etzi larunbatarekin, Irunen. Aldaketa horiek 16:00ak eta 17:15ean bitartean emango dira. Hala, Santiago zubia, Iparralde etorbidea, Colon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea, Hondarribia kalea eta Zubimuxu biribilgunerako sarbideak moztuta egongo dira. Zentzu horretan, Hendaiara joan nahi duten lagunek Behobiatik egin dezatela eta Hondarribira joan nahi dutenek golfeko errepidetik egiteko eskatu du udalak. Autobus zerbitzuek ere aldaketak pairatuko dituzte denbora tarte horretan.