Artiga Auzo Elkarteak Kultur Astea antolatu du bihartik aurrera eta datorren hilaren 12ra bitartean. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako auzokideek. Ondokoa da programa:
Bihar, urriak 3
- 08:00. Bidasoako Txaranga, erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira auzoko kaleetan, Kultur Asteari hasiera emateko.
- 19:30. Diskofesta, ENE 21 DJaren eskutik, Portu plazan.
- 21:00. Herri afaria, Beti Lagunak elkartean.
- 23:30. Berbena, Portu plazan, Jose Irigoyenen eskutik.
Etzi, urriak 4
- 09:00. Diana, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:30. Pintura Lehiaketa. Aukera librea. Irudiak auzo elkartearen egoitzan entregatuko dira, eta marrazkiak antolakuntzaren esku geratuko dira.
- 12:00. Triziklo Lasterketa Belartxako zirkuituan. Kategoriak: 1 eta 3 urte bitartekoak, eta 4 eta 6 urte artekoak.
- 12:30. Haur-antzerkia, Portu plazan, Patata Tropikalaren eskutik.
- 16:00. Portu plazan, 8. Patata Tortilla Lehiaketa.
- 18:00. Plaza berean, sabel dantza emanaldia.
- 20:30: Kontzertua, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 23:00: Diskofesta Sangre de Mono taldearen eskutik.
Igandea, urriak 5
- 09:30. Arrantza-lehiaketa kanaberaz federatu gabekoentzat, haurren eta helduen kategorietan.
- 11:00. Bigarren eskuko azoka txikia, Pio Baroja oinezkoen gunean.
- 12:00. Poteo herrikoia Artigako kaleetan trikitixek girotua. Tabernek beren pintxo berezitasunak eskainiko dituzte.
- 14:30. Paella herrikoia, Portu plazan. Paella-anoa eta sagardo basoa 3 euroan; bazkideak debalde.
- 16:30. Artigako 7. Tute txapelketa, Beti Lagunak elkartean.
Asteartea, urriak 7
- 17:30. Zumba klasea debalde Duendecill@s taldeak antolatuta Julio Caro Baroja plazaren 4. zenbakian. Pauso-K dantza eskolako hezitzaile batek emango du klasea. Seme-alabak eraman daitezke zaintzaile bat izango delako bertan. Esterilla eraman behar da.
Asteazkena, urriak 8
- 17:30. Kuttuna haur-eskolak ipuinak sortzeko tailerrera gonbidatzen ditu 4tik 7 urte bitarteko umeak. Julio Caro Baroja plazan izango da. Lunch txiki bat ere egingo da.
Osteguna, urriak 9
- 18:00. Portu plazan, Artigako Karate taldearen erakustaldia.
- 17:30. Pilates klasea debalde, Duendecill@s taldeak antolatuta Julio Caro Baroja plazaren 4. zenbakian. Pauso-K dantza eskolako hezitzaile batek emango du klasea. Seme-alabak eraman daitezke zaintzaile bat izango delako bertan. Esterilla eraman behar da.
Ostirala, urriak 10
- 18:00. Toxic dantza taldearen emanaldia, Portu plazan.
- 19:00. Txintxo tabernak antolatutako igel toka txapelketa, tabernaren aurrean bertan.
Larunbata, urriak 11
- 10:30. Umeentzako tailerrak eta jarduerak, Pio Baroja oinezkoen gunean. Ogia egingo dute, Ogi Berri Artigak antolatuta.
- 12:00. Artigako Haurren Toka Txapelketa, Portu plazan.
- 13:00. 2. Pintxo eta cupcake txapelketa. Lehiakide bakoitzak etxetik eginda eraman beharko ditu, gutxienez, pintxo beraren bi unitate.
- 16:00. Portu plazan, Artigako Damak 3. toka txapelketa; ondoren, Artigako 8. toka txapelketa, federatu gabekoentzat.
- 20:00. Betiko Ametsa abesbatzaren kontzertua, Artigako parrokian.
Igandea, urriak 12
- 12:30. Meza auzoko hildakoen alde.
- 13:15. Meza bukatuta, luncha izango da Eliza plazan.