Argazkilaritza elkarteko kideek erakusketa komuna abiatu dute
Irungo Argazkilaritza Elkarteak (IAE) erakusketa abiatu du aste honetan. Gai ezberdinak jorratzen dituzten irudiak bildu dituzte horretarako Laboral Kutxaren erakusketa aretoan. Argazkiak elkarteko kideek egindakoak dira. Bisita ordutegia ondokoa da: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 13:30era.