2014/7/14

Paco de Luciari omenaldia egingo diote, ostiralean, Itsas Etxean

Carlos Piñanak (gitarra) eta Miguel Angel Orengok (kutxa eta perkusioa) De Luciaren piezak joko dituzte, 20:00etatik aurrera. Sarrerek 5 euro balio dute eta dagoeneko eros daitezke Interneten.

Karmenetan, gaur, haurrak protagonista

Asteburuan jendetza ibili da Trintxerpen, karmenak ospatzen, baina festak oraindik ere ez dira bukatu. Asteazkena bitartean, oraindik ere, hamaika jarduera daude iragarrita, gehientsuenak haurrentzat. Apar festa, tailerrak, puzgarriak,... eskaintza zabala da datozen egunotan txikienentzat. Asteburuan hiru danborrada irten dira eta oraindik beste hiru irten behar dira. Irudietan, Azkuenekoa: http://youtu.be/SONsrXeAa-s

admin

Agur artista osoari

Larunbatean hil zen Nestor Basterretxea Hondarribian eta gaur egingo diote azken agurra Donostiako Zorroagako eliza izandako eraikinean, 20:00etan.

admin
Gehiago