
Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan

Errenteria Hiria banderaren bigarren ekitaldia hilaren 13an jokatuko dute Pasaiako badiako uretan. KAE-2 Ligakoa da estropada, eta antolatzaileen trainerua bertan egongo da.

Harremantxok eta Bekoz Bekok txupinazoaren aurretik elkarretaratzea deitzea erabaki dute. Eraso sexistarik gabeko sanferminen alde; si tocan a una nos tocan a todas lemapean. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Gure Zumardian.

Gotorlekuetan aditu diren Fortress Study Group taldeko 40 ikerlarik Guadalupeko fuertea bisitatu dute orain gutxi, Arma Plaza Fundazioak jakinarazi duenez. Mendebaldeko Pirinio mendietara egin dute bidaia eta beste hainbat azpiegitura militar bisitatu dituzte, hala nola, Iruñea, Jaka eta Canfranc herrietakoak eta Oiartzungo lubaki eremua.

Iritsi dira sanferminak Pasai Antxora. Gaur hasi eta asteartera arte luzatuko da festa. Txupinazoa 20:00etan izango da, baina aurretik gazteak irtengo dira karropoteoan, jaietarako grinaz. Hemen gaurko egitaraua: