Herriko saltoki handiena irekiko dute, astebururako bakarrik
Hondarribiko merkatariek saltokietako ateak ireki eta kalera irtengo dira larunbat eta igandean, Hondarribiko Udalak eta Higer Merkataritza Elkarteak abitutako Erosi ezazu Hondarribian kanpainaren barruan.
Hondarribiko merkatariek saltokietako ateak ireki eta kalera irtengo dira larunbat eta igandean, Hondarribiko Udalak eta Higer Merkataritza Elkarteak abitutako Erosi ezazu Hondarribian kanpainaren barruan. Ekimena, Hondarribia Abian enplegu eta garapen ekonomikorako Planaren barruan kokatzen da.
Lupe Olaskoaga Merkataritzako zinegotziak azaldu duenez, asteburukoa ez da Planari lotutako ekimen bakarra izango: “zenbait ekintza eta ekimenen bidez herriko ekonomia eta gizartea berpizteko proiektuak erraztu eta sustatzeko helburua du Hondarribia Abian planak. Asteburu honetan merkataritza kalera aterako da eta horrekin batera hainbat ekitaldi antolatu dira ahalik eta giro egokiena sortu asmoz”.
Hala, Zuloaga kalea saltoki erraldoia izango da larunbat eta idandean, goiz eta arratsaldez. Herriko merkatariek haien produktuak saltzeaz gain, bestelako ekitaldiak prestatu dituzte ekimena erakargarriagoa egiteko. Larunbatean, Pilar Peña dantza akademiako ikasleen emanaldia izango da, 11:00etan eta 17:00etan. Eta igandean, margoketa eta mikroipuin lehiaketa egoingo dute haur eta gurasoentzat; 10:30ean hasiko da eta sari banaketa 13:30ean izango da.
Erosi ezazu Hondarribian ekimenak krisiak gogor kolpatu duen sektoreari bultzada eman nahi dio eta, horregatik, merkatariek beraiek zerikusi handia izan dute planaren zehaztapenean: “Sektoreak bizi duen egoera eta beharrak kontutan hartu dira eta elkarrizketa guztiak Higer merkatarien elkartearekin bideratu dira”, gehitu du udalak. Ushuaia Marketing & Comunicacion enpresak diseinatu du komunikazio kanpaina.