HAPOari buruzko bilera irekia egingo dute udaletxean, gaur
Ostegunean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) aztertzen hasiko dira osoko bilkuran eta horri lotuta, bilera irekia antolatu du Bilduren Udalgintza Taldeak, zalantzak argitu eta herritarren iritziak jasotzeko. Asteazkenean 19:30ean da bilera, udaletxeko areto nagusian.