Euskal gatazkaren inguruko
Gazta zati bat ikus-entzunezkoa emango dute ostiralean, Irungo Batzokian. Jon Maiaren zuzendaritzapean ekoiztutako dokumentala da, eta euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkezten du: “Gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez… Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da”.
Ostiralean burutuko dute emanaldia Nabartenea Etxean kokatutako batzokian (Kale Nagusia, 11), 20:00etan abiatuta.