Ezohiko plenoa egingo dute bihar goizean Hondarribian
Goizeko bederatzietatik aurrera ezohiko osoko bilkura egingo dute Hondarribiko udaletxean. Besteak beste, terrazen ordenantzaren hasierako onespenari buruzko alegazioen proposamenaz eztabaidatuko dute eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra idazteko irizpide eta helburuak zehazten saiatuko dira.
Maiatzeko plenoan Bilduren udal taldeak urritik hutsak zituen eserlekuak ordezkatu zituenez, udalaren ordezkaritza duen organoetan koalizioak duen parte hartzean aldaketak izango ditu eta horietako bi biharko plenoan gauzatuko dira. Hala, Kattalin Nobliak Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateko Batzarrean parte hartzeko izendapena jasoko du eta Karlos Gebara Arma Plaza Fundazioko patrono izendatuko dute.