Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen obren azken fasea bitan zatitzea salatu du PSE-EEk
Beraun-Kaputxinoetako igerilekuei II. Fasea falta zaie behin-betiko bukatzeko. PSE-EEren arabera, aste honetako bilera batean udal gobernuak “harritu” egin die, bigarren fasea bi zatitan banatzeko asmoa agertu duelako. Alegia, orain aldagelak bakarrik egitea. Hori “irizpide ekonomikoengatik” izan dela erantzun diotela adierazi du talde sozialistak.
PSE-EEk ez du bat egin argudio horrekin, eta gogorarazi du “6 milioi euro” gastatuko dituela dantzarako zentro batean, “batzuek bakarrik erabili ahal izango dutela”, eta haatik, 300.000 euro ez dituela gastatuko igerilekuetan: “Zergatik dira Beraungo igerilekuak egingo diren obren zerrendan azkenak?”.
PSE-EEk gaineratu duenez, bizilagunek hiru urte daramatzate obren trabak jasaten, “beste instalazio batzuk laster martxan jartzen direla ikusten ari diren bitartean eta beste erakundeen diru laguntzak izendatuta ez dituztenean; igerilekuek, ordea badituzte”.