Autobus aldaketak izango dira bihartik aurrera Urdanibian
Urdanibia plazako eraberritze lanen 2. fasea hasi behar dutela eta, autobusek zenbait aldaketa jasango dituzte inguru honetan berriz ere. Udaletik jakinarazi dutenez, aldaketak behin betikoak izango dira, lanak bukatzerakoan geltokiak leku horietan mantenduko direlako. Hemendik aurrera gainera, Eguzkitza kalea norabide bakarrekoa izango da eta soilik Larreaundi aldera joateko aukera eskainiko du. Larreaunditik Moskuko plazara hurbildu nahi duten lagunek, Dolores Salis bidea eta Ama Xantalen kalea erabili behar izango dituzte.
Horiek horrela, L3 eta E25 autobus lineatan emango dira aldaketak. Olaberriatik datorren L3 autobusaren kasuan, San Jose Langiletik etorri, eta Dolores Salis bidea eta Ama Xantalen kalea igaroko ditu –orain arte Eguzkitza kaletik egin du–. Honek bi geltokietan du eragina, bata Eguzkitza kalean kokatutakoa eta bestea, Ospitale Zaharrekoa, Mentxu Gal aretoaren parean. Horri aterabidea emateko helburuarekin, Eguzkitza kaleko geltokia San Jose Langilearen 2. zenbakira lekualdatuko dute, eta Ospitale Zaharrekoa aldiz, Uranzu kalearen irteeran finkatu dute.
E25 autobus lineak geltoki aldaketa horiek ere pairatuko ditu.