Abortu Party antolatu dute Mogambon
Abortatzeko eskubidearen aldeko kanpainari eta ekintza feministengatik ezarri dizkieten ekintza feministengatik ezarri dizkieten isunei aurre egin ahal izateko Abortu Party-a antolatu dute larunbaterako Mogambon.
http://youtu.be/ZjEHGds2T90
Abortatzeko eskubidearen aldeko kanpainari eta ekintza feministengatik ezarri dizkieten isunei aurre egin ahal izateko Abortu Party-a antolatu dute larunbaterako Mogambon. Furia, Euskabaret ibiltaria eta dantza garaikidea ikusterik izango da, eta DJ Gurebestak, DJ Kukik eta DJ Okerrekok girotuko dute festa. Antolatzaileek ohartarazi dute ez dutela inongo eraso sexistarik onartuko. Jaia 20:00etan hasiko da, eta bokatak afaltzeko aukera izango da. Sarrerak 5 euro balio du.
Ostiralean eta astelehenean baita ere badira kontzertuak Mogambon. Criatura, Triger Travis eta Herena taldeek joko dute ostiralean, 22:30etik aurrera eta sarrerak 5 euro balio du; astelehenean, aldiz, Satan, Extreme Smoke 57, eta Sete Star Sept. Asteleheneko jaialdia 20:30ean hasiko da eta sarrerak 6 euro balio ditu.