0-3 urteko haurrei zuzendutako Musika hezkuntza saioa egingo dute bihar, asteazkenez, Kultur Etxean, musika eskolako 307. gelan. Doako saioa da baina ezinbestekoa da izena ematea. 17:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Hondarribiko Musika Eskolako Musika Gela zikloko laugarren eta azken saioa izango da.
Musika eskolako arduradunek azaldu dutenez, ekimenak haurrengan musika barneratzea da helburua, “haurrei eta familiei giro aberatsa eskaintzea da musika-esperientzietan, non jokoak, esplorazioak, mugimenduak, erritmoek eta melodiek ikasketa estimula dezaten eta umeen interesa pitz dezaten soinu-munduranzko”.
Musika heziketa goiztiarrak trebetasun asko garatzen laguntzen duela gaineratu dute: “Adin goiztiarretako musika-heziketak txikien musika-gaitasunez gain, laguntzen du garatzera bere trebetasun motor, sozial, afektibo eta intelektualak. Jarduera hau umeekin partekatzeak, bere garapenerako garrantzi handiko lotura afektiboa sortzen du gurasoen eta seme-alaben artean”.
Ekintza irekia da, baina aldez aurretik izena ematea eskatu dute, plaza mugatuak direlako. 943 64 13 57 zenbakira deituz edo musika eskolako posta elektronikora
idatziz egin daiteke. Eskuoihala ekartzea eta arropa erosoarekin etortzea gomendatu dute.