Bidasoa Bizirik-ek Irungo eta Hondarribiko langileentzako mugikortasun jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 3 eta 4rako. Orientazioan eta enpleguan berezitutako Portugalgo, Italiako eta Frantziako langile teknikoek bideokonferentzia bidez parte hartuko dute jardunaldietan. Hala, atzerrira mugitzeko interesa duten bidasoarren zalantza eta galderei erantzutea da helburu nagusia. El Espazion izango dira jardunaldiak (Anaka kalea, 27), goiz eta arratsaldez.
Horiek horrela, zenbaitetan garatutako iniziatiba da El Espaziokoa, eta arrakasta ikusita berriz ere jardunaldiei heltzea erabaki dutela adierazi dute Bidasoa Bizirik-etik.
Horiek horrela, ondokoa da jardunaldien programa:
- Ekainak 3: Oporto (10:30 -13:00) eta Nanterre (14:30 – 17:30)
- Ekainak 4: Erroma (10:30 -13:00), eta Genova eta Limoges (14:30 – 17:30)
Informazio gehiagorako edota izena emateko
El Espazioren webgunera jo dezakete interesatuek.