'Izarrak marrazten' antzezlanean, hiru presoren bizipenak azaleratuko dituzte
Igande honetan, hilak 1, Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.
‘Izarrak marrazten’ antzezlana
Igande honetan, hilak 1,
Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.
Hiru horiek ez direla edonor aurreratu dute antzezlanaren sortzaileek: Estepan Lauaxeta, Julia Conesa eta Joseba Sarrionandia. Nolanahi ere, abizenekin baino izenekin geratuko direla aurreratu dute, eta “denborari muzin eginez harremanetan” jarriko dituztela. “Epikatik urrunduz eta giza emozioetan sakonduz”, preso hauen bizipenak taularatuko dituzte.
Miren Erdoiza Mujika, Eneko Sagardoi Mugika eta Joxe Martin Urrutia Txotxe sartuko dira hiru presoen gorputzean.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 euroan, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da.