2015eko Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015eko aurrekontuetatik 500.000 euro zertan inbertituko diren erabakiko dute Bidasoko herritarrek, erakunde foralak abian jarri duen Partaidetzarako Aurrekontuak egitasmoari esker. Gaur abiatuko da prozesu hori, Zuloaga Etxean 19:00etan egingo den tailer irekiarekin. Datozen egunotan Irunen egingo dira
beste tailer batzuk, aste honetan bertan Gordailuan bat (bihar), eta Elatzeta ikastetxean bestea (etzi). Tailer horiek bukatuta, eskualdeko batzarra egingo dute elkainaren 18an, Irungo Amaia KZn.
Gaurko tailerra aldundiak abian jarritako Partaidetzarako Aurrkontuak delako ekimenaren barruan kokatzen da. Horren bidez, 500.000 zertara bideratu nahi dituzten erabakitzeko aukera dute Irun eta Hondarribiko biztanleek, eta hiru modutara parte hartu dezakete: etxera bidaliko diren esku orriak betez,
aurrekontuahobetzen.net webgunearen bitartez edo dagokion tailerrera joanda, gaur Hondarribian egingo denera, esaterako.
Zuloaga Etxean egingo da tailer irekia, 19:00etatik aurrera. Bertan, aldudndiak 2015eko aurrekontuetan barneratuko duen 500.000 euroko partida zertan inbertituko den erabakitzeko egitasmoak eta ideiak jasoko dira. Tailerrean aldundiko teknikariak egongo dira, prozesuaren metodologia zein den azaltzeko, baina ideiak eta proposamenak herritarrek luzatu behar dituzte.
Prozesuari buruz gehiago jakin nahi duenak
aurrekontuahobetzen.net webgunean lor dezake informazioa.