Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako garaile izan da PSE Irunen, nahiz eta 3.000 boto baino gehiago galdu duen 2009ko hauteskundeekin alderatuta. EAJ eta EH Bildu, bigarren eta hirugarren indarrak izan dira hurrenez hurren. Emaitza guztien gainetik, abstentzioa nagusitu da Irunen, %59,98arekin. Horiek horrela, ondokoak dira bozketaren emaitzak alderdiz alderdi; parentesi artean 2009. urteko hauteskundeetakoak agertzen dira.
- PSE: 4.183 (7.487)
- EAJ: 3.232 (3.168)
- EH Bildu: 2.589 (2.546)
- PP: 2.184 (3.235)
- Podemos: 1.790
- IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 1.398 (376)
- UPD: 967 (306)
- Primavera Europea: 265
- EB: 246
- PACMA: 215 (47)
- C’s: 203