Oiartzungo emakumeen taldeak, dena emanda ere, ezin
2-1 irabazi zuen Oiartzungo emakumeen futbol taldeak Karla Lekuona zelai bete-betean atzo. Irabazita ere, ezin izan zuen aurrera jarraitu Lehen Mailara igotzeko borrokan, joaneko partida 3-1 galdu zuelako Fundacion Albaceteren zelaian. Borroka eta gogoa ez zuten falta izan oiartzuarrek partida hasieratik, baina ezinezkoa izan zen, are gehiago epaileak 35. minutuan etxeko jokalari bat aldageletara bidali zuenean, penalti bat egin eta gero.
Minutu horretan hautsi ziren oiartzuarren esperantzak, lehen zatiko 35.enean. Penalti zorrotza ikusi zuen epaileak Oiartzunen zelaian, eta jokalari bat botatzeaz gain, 0-1 jarri ziren aurretik kanpokoak. Baina kasta atera zuten orduan etxekoek, eta bost minutu geroago berdinketaren gola sartu zuen Estiren bitartez. Horrela joan ziren aldageletara, bana.
Bigarren zatian hustu egin zen Oiartzun, eta horren seinale izan zen 2-1ekoa lortzeaz gain (Olatz Hoyosen golari esker), kanporaketa berdintzear izan zirela. Ez zuten lortu ordea. Pena. Izan ere, egin duten sasoiari erreparatuta behintzat kanporaketa bat aurrera egitea merezi zutelako oiartzuarrek. Hurrengo urtean izan beharko du.