Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinemaldiaren beste ekitaldi bat antolatu dute Irungo Amaia Kultur Zentroan. Asteazkenetik ostiralera bitartean garatuko dira proiekzioak, 19:30ean egunero, eta debaldeko sarrerarekin. Ondokoa da zinemaldiaren programa:
Maiatzak 28, asteazkena
- Baja (5 min). Erik Higuera. Mexiko. Musika.
- Koral Itsasoa (25 min). Takeaway films. Australia. (Euskaraz).
Sinopsia: Australiako Koral Hesia Gizateriaren Ondarea eta munduko mirari naturaletako bat da: 2.300 km arrezife. Bizirik dauden izakiek inoiz eraiki duten egitura handiena da eta zalantzarik gabe, itsas faunan aberatsena den tokietako bat ere da. Koral Itsasoan biltzen da lurreko animalia espezie kopururik handiena. Hesi Handiko urpeko eremu garrantzitsuenak korritu ondoren, Urrutiko Iparrera iritsiko dira. Bestalde, kapitulu honetan daude herrialdeko ikur diren bi itsasontzi hondoratu: Pandora, historia handikoa eta Yongala. Batzuen ustez urpean ibiltzeko bost tokienetako bat omen da.
- La ley del hambre (25 min). Danny Van Belle. Belgika. (Gaztelaniaz).
Sinopsia: Arrainek, koralek, moluskuek, krustazeoek, arrek eta abarrek beren morfologia, organismoa, elikagaia lortzeko ehiza egiteko teknikek eta estrategiek ingurumenera egokitu dituzte, eta alde handiak daude beraien artean.
Maiatzak 29, osteguna
- Marina del este (16 min). Antonio Ballesteros. Espainia (Gaztelaniaz).
- Moluken Ibilbidea (25 min). Aleaway Films. Indonesia (Euskara).
Sinopsia: Moluka irletako arrezife tropikalak oso aberatsak dira itsas biodibertsitatean. Arrezife horietan espezie bakarrak eta anitzak aurkitzen dira eta bertako ur gardenekin koral mundu hauskor eta aberatsa behartu ahal da, baita koloreko arrain txikiak eta bitxiak ere, eta, aldi berean, marrazoen presentziaz ere disfrutatu ahal da.
- The Ocean Brothers (17 min). Francisco del Rosario. Espainia (Gaztelaniaz).
Maiatzak 30, osteguna
- Los versos del capitan (5 min). Domenico Drago. Italia (Gaztelaniaz).
- Exos Lucius (6 min). José A. Valverde (Gaztelaniaz).
- Mar de un bosque encantado (50 min). Jorge Candam. Galizia (Gaztelaniaz).
Sinopsia: 1968an Vigon jaio zen. Irudiaren munduan duela hogei urte hasi zen Galiziako Telebistan, eta urte batzuk geroago, Finisterre akuarioko biologia taldean lanean hasi zen. Duela ia 12 urte dokumentalak eta argazkiak egiten ditu. Bere espezialitatea urpeko eta lurreko fauna dira.