Guztira 68 dira sustapenean txertatu dituzten etxebizitzak, baina horietatik 37 premia bereziak dituzten herritarrentzako gordeko dituztela esan dute. Gainontzeko 31 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
2012. urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrera haztatuak egiaztatzea eta eskaerako titular batek gutxienez, erroldatuta egotea ondoko udalerrietako batean: Pasaia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Urnieta edo Usurbil.
Interesdunek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko. Izena emateko hiru bide daude:
Etxebideren webgunearen bidez
Posta arruntaz: Etxebizitzetako Lurralde Orezaritza, Andia kalea 13, 6.- 20004 Donostia
Aurrez aurre: Zuzenean- Andia 13- 20004, Donostia