'Gu ere bertsotan' programaren bigarrena, bihar Amaian
Irungo ikastetxeetako VII. Bertso Jaialdiaren bigarren jardunaldia bihar burutuko dute, Amaia KZn. Gipuzkoako Bertsolari Elkarteak eta udalaren Euskara Arloak abiatutako iniziatiba da Gu ere bertsotan. Hala, bigarren jardunaldi honetan Dunboa, Eguzkitza eta Belaskoenea ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Jardunaldi guztiak kontuan hartuta, 368 ikasle ariko denera ikasturtean zehar egindako bertso lana jendaurrean aurkezten. Emanaldia 18:00etan abiatuko da.