Apirila eta maiatzean olioa izan bada, ekainean kontserbak izango dira. Errigorako produktuak erosteko aukera dago Errenteria-Oreretan, Saretuz proiektuaren bitartez. Gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Lau Haizetararen egoitzan aurkeztuko dute ekainerako kanpaina, kontserbena.
Menestra, potxak, zainzuriak, piperrak, zainzuri ekologikoak eta orburuak erosteko aukera izango da.
Apirilean 2.100 olio litro saltzea lortu zuten, eta oraingoan ere produktu berriekin mugimendua izatea espero dute. Oraindik, ordea, aukera dago norbaitek nahi izanez gero, olioa erosteko. Horretarako Saretuzekin jarri behar da harremanetan:
saretuzp[abildua]gmail.com.
Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta Euskal Herriko kontsumitzaileen harreman zuzenak bideratzea du helburu egitasmo horrek.
[box]
Prezioak
- Menestra: sei poto 14 euro
- Potxak: hamabi poto 21 euro
- Zainzuri: hamar lata 28 euro
- Piperrak: hamabi poto 27 euro
- Zainzuri ekologikoak: hamabi poto 54 euro
- Orburuak: hamabi poto 42 euro
[/box]