Endika Garcia arku tiratzailea bikain Espainiako ligan
Brontzezko domina jantzi du Endika Garcia Ostadar-Langaitz taldeko arku tiratzaileak Espainiako Ligan, Kadete Mailan. Bigarren jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan.
Sailkapen fasean, txapeldun izan zen, eta ondoren, bakarkakoan nabarmentzeko lana egin zuen, eta hirugarren geratu zen, brontzezko domina eramanez. Bigarren aldia da hirugarren geratzen dela.
Ostadarrek aurreratu duenez, 14 urteko arku tiratzailea, Gipuzkoako etorkizunetako bat da.
Bestalde, Sara Illarramendi Ostadar-Langaitzeko kideak lan oso txukuna egin zuen Haur Mailan; bosgarren geratu zen.