Udal hauteskundeetan, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan eta Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Errenteria-Oreretan boto gehien lortu dituen koalizioa izan da ezkerreko alderdi abertzaleena. Hala, Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan EH Bildu izan da indar bozkatuena, 3.697 botorekin (%30,3). 2009ko hauteskundeetan (IIHE eta EA-Aralarrek) lortutako botoak baino 242 gehiago lortu ditu.
PSE-EEren bidearekin kontrastatzen du. Oraingoan duela bost urteko hauteskundeekin alderatuta, ia botoen erdiak galdu ditu (-1.804), eta bigarren alderdia izan da, 2.725 botorekin (%22,4).
Hego Euskal Herrian, oro har, gertatu bezala, nabarmentzekoak dira Errenteria-Oreretan Podemosek lortutako emaitzak ere (1.057): laugarren indarra izan da EAJren atzetik (1.680). Jeltzaleek boto batzuk galdu arren, mantendu egin dira 2009tik.
Abstentzioa hiru puntu jaitsi da azken hauteskundeetatik:, eta %59koa izan da.
Hona hemen emaitza guztiak. Parentesi artean 2009ko emaitzak daude:
- EH Bildu: 3.697 (3.455)
- PSE-EE: 2.725 (4.529)
- EAJ: 1.680 (1.755)
- Podemos: 1.057
- IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 903 (285)
- PP: 834 (1.257)
- UPD: 474 (101)
- PACMA: 142 (22)
- EB: 93
- Movimiento Red: 88
- Primavera Europea: 86