Prest du Alkartasuna dantza taldeak kultur hamabostaldia. Larunbatean hasi eta ekainaren 6a bitartean, Antxoko hainbat eragilerekin elkarlanean atondu duten egitaraua eramango dute aurrera. 50. urteurrena ospatzen ari da aurten Antxoko euskal dantza taldea, eta nabari da egitarauan txertatu dituzten berritasunetan. Honatx iragarri dituztenak:
[box]
Hilak 31, larunbata:
18:00: desfilea.
20:00: Alkartasunako partaide ohiek eta gaur egungoek emanaldia eskainiko dute Gure Zumardian.
Ekainak 1, igandea:
12:00: Alkar Txikiko haurrek ikasturtean landutako dantzekin emanaldia eskainiko dute Gure Zumardian.
Ekainak 2, 4, 9, 11.
19:00:
Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko, TELP tailerra. Plaza mugatuak. Izena emateko
alkartasunaren posta elektronikora idatzi. Ikastaroa Azokan izango da.
Ekainak 5:
19:00: Azokatik abiatuta, dantza pintxo potea.
Ekainak 6:
19:00: Kuadrillategiren eskutik, janariarekin artea egin eta jateko tailerra, kultur etxean.
Ekainak 7:
12:00: tolarearen erakustaldia.
18:00: XXI. Sagardo Jaia. Festa zumardian.
Ekainak 11, 12:
18:30: Badia eskolak antolatutako antzerki emanaldiak kultur etxean. Antzerki emanaldien artean dantza garaikideko taldeko kideek gorputz espresioan landu dutena aurkeztuko dute.
Ekainak 13
19:00:
Bertso afariak vs txapelketak hitzaldia, Haritz Casabal eta Ane Salazarren eskutik, Azokan.
21:30: Basari elkartean, bertso afaria Andoni Egaña eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’rekin. Sarrerak Kamio, Mimos eta Leudan eros daitezke, 6 euroan.
Ekainak 14
12:00: Txakolin dastatzea Kamio tabernaren eskutik.
16:00: Mus txapelketa Kamio tabernaren eskutik.
[/box]