![Marealta auzolanean garbitzen ari dira](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2014/05/DSC_2819.jpg)
Marealta auzolanean garbitzen ari dira
Urtero bezala, Marealta auzolanean garbitzeko eguna antolatu dute antxotarrek gaur. 17:00etan hasi dira lanean ibaia garbitzeko. Uretako botak jantzi, eskularruak eta zakar poltsak hartuta haik betetzeko lanari ekin diote bildutako lagunek. Goiko aldean hasita, mareak behera egin ahala jeisten hasiko dira ibai barruan zein bazterretan pilatutako zaborra garbitzeko. Gurpilak, hodi zatiak, kartoiak, botilak… denetarik biltzen ari dira.
Bilketa eta garbiketa lanak amaituta berriz sardina jatea egingo dute 20:00etatik aurrera Luzuriagako parkean.