
Itsas Etxeko harmaila betetzea lortu du Gure Esku Dagok
Gure Esku Dago plataformako Hondarribiko taldeak Itsas Etxea Auditoriuma betetzea lortu zuen atzo, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katearen aurkezpenerako. Hondarribiak Arakilen osatu beharko du ibilbidearen 105. kilometroa, eta 400 herritar behar ditu horretarako. Dagoeneko 300 inguru batu zaizkie.
Hemendik aurrera egunero jarriko dute mahai informatiboa Hondarribian, asteburuetan eguerdian Portuan, eta astegunetan Itsas Etxearen alboan, 18:00etatik 20:00etara. Informazioa emateaz gain, giza katerako metroak eta Arakilera joateko autobusen txartelak salgai jarriko dituzte, baita elastikoak ere. Autobusa hartzeko bi aukera izango dira: bat, giza katea amaituta Hondarribiara itzuli nahi dutenentzat, eta bestea, ondoren Iruñean egingo den festara joan nahi dutenentzat.