
Luzuriaga Eguna
Luzuriaga Martxan herri iniziatibak deituta adin guztietako Antxotarrek, haur, gazte zein heldu, hartu dute parte auzolanean. Lanean gogor aritu dira gainera Luzuriaga txukuntzeko lanetan. Txikienek eraikinaren sarreran murala egiten zuten bitartean, zaborra bildu eta kontainerrera botatzen aritu dira beste lagun batzuk, mosaikoak egiten beste horrenbeste, eta pankarta ere zintzilikatu dute kanpoaldean
Luzuriaga martxan leloarekin.
Lan gogorraren ostean bazkariaren bueltan bildu dira Luzuriagan auzolanean aritu direnak.