Iñigo Cervantes Blaz Rolaren kontra ariko da Roland Garroseko prebiako bigarren koskan
Blaz Rola slobeniarraren kontra jokatuko du Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak Roland Garros txapelketako prebiako bigarren partida. Atzo partida ugari bertan behera geratu ziren eta horien artean Cenvantesena. Gaur goizean jokatuko dute Parisko Tenis Klubeko 18. pistan, 10:00etatik aurrera. Lehen errondan Di Wu txinatarra kanporatu eta gero (6-4 eta 6-3), aurkari zailagoa menderatu beharko du Cervantesek prebiako azken partida jokatu nahi badu.
Rolak 23 urte ditu eta munduko 99. tokian dago eta, printzipioz, Roland Garroseko azken koadroan izateko hautagaietako bat da. Nolanahi ere, azken asteetan oso sasoi onean dagoela erakutsi du hondarribiarrak eta ziur gauzak zailduko dizkiola Rolari. Eslobeniarraren sakeari eusten badio, aukerak izango ditu Cervantesek aurrera egiteko.