Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate zinegotziak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, 2013-2014 ikasturtean aurrera eramandako prebentzio programen inguruan aritu dira gaur goizean, Amaia Kultur Zentroan egindako agerraldian.
Hala, menpekotasun ezberdinen kontra tokiko gobernutik zein Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako programak dira, besteak beste: Lagunekin baratzean, Txotxongilo, Zineskola, Kerik gabeko ikasgelak, eta Menpekotasun Prebentzio Programa Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Hastapena. Programen
xehetasunak bertan aurki daitezke. Hezkuntza maila ezberdinetan garatutako programak dira denak.
Opila egunaren gainean ere mintzatu dira bestalde bi zinegotziak, eta aurtengo ekitaldian “normaltasun osoz” igaro dela adierazi dute. “Alkoholarekin harremana duen larrialdirik gabe igaro zen eguna”, gaineratu dute.