Gotzon Sanchez Denok Gara
Edari marka ezagun batek Gotzon Sanchezen iragarkia kendu ondotik, askok agertu diote elkartasuna Errenteria-Orereko aktoreari. Facebooken, gainera, orrialde bat sortu dute elkartasuna adierazteko: Gotzon Sanchez Denok Gara.
Dagoeneko, 5.900dik gora jarraitzaile ditu.
Sanchezen iragarkia kentzea erabaki du edari marka ezagun batek Dignidad y Justicia elkartearen eskaerari men eginez. Dignidad y Justiciak emandako argudioa Sanchezek euskal presoei elkartasuna adieraztea izan da.