Belar poltsen plastikoaren bilketa berezia egingo dute Oiartzunen
Baserrietako belar boletan erabiltzen den plastikoa bilduko dute hilaren 30ean Oiartzunen, bigarrenez. Bost toki prestatu ditu udalak plastiko horiek uzteko: Ugaldetxon, Zerradi poligonoan eta Txaparreko zintzilikairuen ondoan; Karrikan Gainzabal bidearen sarreran (Bidasoro baserriaren behealdean); Gurutzen, Bizardia elkartean eta Ergoienen Arbelaitz bidearen sarreran.
Sokaz bilduta utzi behar dira plastikoak, zaku baten ondoan, eta ez dute beste hondakinik izan behar. Zalantzak dituenak atez atekoaren informazio bulegora dei dezake, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara: 900 49 11 11 (doan da deia).