Adimen urritasuna duten 280 lagun bilduko dira Fanderiako frontoian
Adimen urritasuna duten 280 lagun eta 109 boluntario. Horiek guztiek beteko dute igande honetan, hilak 25, 11:00etatik aurrera, Fanderiako frontoia. Izan ere, Atzegi adimen urritasuna dutenen elkarteak Txolarte Eguna antolatu du, eta Gipuzkoa osotik etorritako taldeetako kideek parte hartuko dute.
Txolarte programaren barruan, adimen urritasuna dutenak gizarteratu eta bizi kalitatea hobetzeko ekintzak egiten dituzte. Hala, hamalau talde daude lurralde osoan, tartean, Errenteria-Orereta eta Irunen.
Igandean, 11:00etatik aurrera, beraz, antzerkia, Gymjazz eta bestelako ekintzak egingo dituzte. 16:30etik aurrera txaranga eta DJekin jarraituko dute festa.