Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) eta Eguzki taldeek Jaizkibelgo urak xurgatzeko baimena ematen duen ebazpena berriro aztertzeko eskatu diote Ura erakundeari. 2010eko ebazpenean azaltzen denez, Txinzerrek mendiko lur azpitik 2,4 Hektometro kubo ponpatzeko baimena du San Antongo urtegiaren maila udan %80 jaisten bada.
Bi talde ekologistetako kideak, Uraren Donostiako egoitza parean
Jaizkibel Mendia Babes Dezagun (JMBD) eta Eguzki talde ekologistek Jaizkibelgo urak xurgatzeko baimena ematen duen ebazpena berriro aztertzeko eskatu zioten joan den astean Ura agentziari, Donostian duen egoitzan. 2010ekoa da ebazpen hori eta bertan azaltzen denez, Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) mendiko lur azpitik 2,4 Hektometro kubo ponpatzeko baimena du San Antongo urtegiaren maila udan %80 jaisten bada.
Uraren zuzendari nagusi den Iñigo Ansolari egin diote eskaera, eta gogorarazi diote Energiaren Euskal Erakundeak berak 2000. urtean egindako txosten batean ondorioztatzen dela Jaizkibel mendiko ponpaketak behar izanez gero gehienez 0,878 Hektometro kubokoak izan beharko liratekeela. izatea aurreikusi zuen.
JMBD eta Eguzkiko kideek nabarmendu zuten mendia Zaintza Bereziko Gune bezala izendatuta dagoela eta Txinzerrek egiten duen uraren kudeaketa arbuiatu zuten: “Ur hornidurari lehentasuna eman beharrean, ekoizpen elektrikoari ematen ari zaio, San Anton urtegiko maila baldintzatuz eta ebazpen honi esker Jaizkibel mendiko zundaketak martxan jartzea ahalbidetuz”.