‘Salto’ antzezlana
Metrokoadroka kolektiboa eta J.B Pedradas
Salto antzezlanaren sormen prozesuan murgilduta daude, eta igande honetan, hilak 25, orain arte egindako lanaren zati bat ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Mikelazulon.
Sortzaileek aurreratu dutenez, bakarrizketa saio bat da. Oier Guillanek idatzitako testu batetik abiatzen da, eta Javier Barandiaranek antzeztuko du. Bertan, bizitzako saltoei buruz hitz egingo dute, “oholtzara irtetea ere salto egitea delako”.
Horrez gain, prestatzen ari diren antzezlana hainbat kode eszenikoren artean mugitzen dela aurreratu dute, “pertsonaiatik pertsonaiara, pertsonaiatik aktorera, aktoretik testura, testutik publikoaren entzumenera”.