Reala eta ehunka zale txuri-urdin, Plazetan
Allerruren 50. urteurrenaren harira, entrenamendua egin du gaur goizean Plazeta futbol zelaian Realak. Ehunka zale inguratu dira Lezoko futbol zelaira, gehienak gazteak, euren idoloak gertutik jarraitzera.
http://youtu.be/vSd9pbezaDY
Allerruren 50. urteurrenaren harira, entrenamendua egin du gaur goizean Plazeta futbol zelaian Realak. Ehunka zale inguratu dira Lezoko futbol zelaira, gehienak gazteak, euren idoloak gertutik jarraitzera. Carlos Vela, Xabi Prieto, Imanol Agirretxe, Chory Castro… Horiek denak izan dira entrenatzen, eta noski, zaleek oihuka jaso dituzte, animoak ematen.