Premia bereziko haurrentzako musikaterapiaz ariko dira gaur Hondarribiko Kultur Etxean
Marta Bocosek heziketa-premia bereziak dituzten haurrentzako musikaterapiaren gaineko hitzaldia emango du gaur, asteazkenarekin, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:30ean. Hondarribiko Musika Eskolak eta Udaleko Kultur Departamentuak antolatutzen dute, Musika Gelan zikloaren barruan.