Mikel Izagirre Anabitarte Mindarako kidea proposatu du PSE-EEk madalenetan omentzeko
Mikel Izagirre Anabitarte urteetan ezintasun fisikoa duten pertsonekin egindako lanarengatik aitortza merezi duela iritzi dio PSE-EEk eta bera proposatu du aurtengo madalenetan omendua izateko.
Izagirre 14 urtez aritu izan da ONCEko kupoiak saltzen, eta urteetan dibertsitate funtzionala dutenekin “modu boluntario eta altruistan” lanean aritu dela nabarmendu du talde sozialistak, “pertsona horien bizi kalitatea hobetzeko”.
2012an Europako Atletismo Federazioak Europa Saria eman ziola gogorarazi du teknologia berrien modalitatean, eta lasterketetan itsu edo gorrak direnak ateratzerakoan denak baldintza berberetan ateratzeko.
Orain Mindara elkartean ari da lanean Oarsoldean dibertsitate funtzionala duten pertsonek autonomia bultzatzen, eta Iris Brasil 2016 boluntario proiektuaren sustatzaile ere bada, PSE-EEk jakinarazi duenez.
Azkenik, mugikortasuna hobetzeko eta muga arkitektonikoak kentzeko hainbat proposamen egin dituela gogorarazi du.